XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mentsula baten kasuan (7.21. irudia), metodo berbera erabiltzen da indar ebakitzaileen eta makurdura-momentuen diagramak marratzeko.

Habearen ezkerreko muturretik x distantzia neurtuz eta P2 kargaren ezkerreko zatia kontutan hartuz (O amplt; x amplt; a), honako hau lortzen da: V=-P1 eta M=-P1.x.

Ekuazio hauetako minus zeinua, aurrean ikusitako irudian adierazitako zeinuen arauetatik irten egiten da.

Aipatu kargaren eskuineko zatiarentzat (a amplt; x amplt; 4), honako hau lortzen da: V=-P1-P2 eta M=-p1.x-p2(x-a).

Indar ebakitzaile eta makurdura-momentuei dagozkien diagramak, 7.21.b) eta 7.21.c) irudietan ikusten dira.

Indar ebakitzaileen diagramaren azalera totala ez da hutsala edo nulua kasu honetan eta - P1 l - P2 b balioa du, hau da, M makurdura-momentuak habearen B muturrean balio duena.

Makurdura-momentuen diagramak, bi lerro inklinatu ditu, a2c2 eta c2b2, eta berorien maldak, mentsulari dagozkion zatien indar ebakitzaileen balioen berdinak dira.

Makurdura-momentu maximoa, zenbakizko balioari dagokionez, habearen B mutur landatuan gertatzen da.

Mentsula edo hegalkin batek karga berdinbanatua jasaten badu (7.22. irudia), ezkerreko muturretik x distantziara dituen indar ebakitzailea eta makurdura-momentua honako hauek dira: V=-qx eta M=-qx. x/2 =-q x2/2.

Indar ebakitzaileen diagrama, ab lerro zuzen inklinatua da eta makurdura-momentuena berriz, a1b1 ardatz bertikal eta a1-ean ardatz horizontalarekiko ukitzaile den parabola; a1 puntu honetan indar ebakitzailea hutsala baita.